2010-09-28

IZAKI BIZIDUNAK, 5. MAILA

Iraila berehala bukatuko da eta guk eskolan serio hasi gara ikasten. Bostgarren mailakoak "Izaki bizidunak" gaia hasi dira ikasten. Zaila iruditu zaie kontzeptu berriak ikusi dituztelako, baina jo ta ke aritu dira.


2010-09-16

IKASTURTE HASIERA

Kaixo denoi:
Berriro eskolara etorri gara. Aurten nobedade asko daukagu: liburuak, ordenagailuak, irakasleak eta lagunak... Ilusio handiz iritsi gara, batez ere, lagunak ikusteko eta beraiekin jolasteko. Lanean ere hasi gara eta gauza batzuk zailak iruditzen zaizkigu baina poliki poliki egingo ditugu.
Blogean, lanean ere hasiko gara. Eskolako ikasleak idazlanak, marrazkiak, narrazioak, biografiak etabar prestatzen ari dira eta berehala ikusiko dituzue. HURRENGO ARTE!