Kaixo guztioi: Slidesharetik deskargatzeko sortzen ari diren arazoak direla eta, pixkanaka saiatuko naiz materiala Drivera igotzen eta karpetak partekatzen. Material zehatz bat behar baduzue eta deskargatzeko arazoak badituzue, utzi mezua iruzkinetan eta ahal dudanean bidaliko dizuet zuzenean.
2010-12-19
HABITOS SALUDABLES
He encontrado este juego, en castellano, que está relacionado con el tema de Salud que están trabajando los alumnos del 3º ciclo. Espero que os guste. Pinchad aquí.
2010-12-16
GABONETAKO GOZOKIAK
Gabonetako gozokiak
View more documents from MargaGutierrez.
Aurreko ikasturtean ikasle etorriberriekin gai hau lantzeko, dosier hau prestatu genuen.
2010-12-15
ESKULANAK - OLENTZERO
Nahi baduzue Olentzeroren eskulan bat prestatu, hemen klikatu eta irudiak aurkituko dituzue. Inprimatu (Kolorez edo txuribeltzez), moztu eta kolatu. Bukatzen duzuenean, zuen egongelan ipini. Olentzero poztuko da zuen etxera iristen denean. Zorionak Olentzero!
D
SIBERIAR TIGREA
Davidek, animalia baten fitxa prestatu du.
Bere izen zientifkoa "pantera tigris alltaika"da. Ugaztuna, haragijalea eta ornoduna da. Oso espezie gutxi daude: berrehun animalia gutxi gora behera. Tigrearen zortzi espezietik handiena da, bai eta felino handiena ere. Luzeraz 4 metrokoa izan daiteke, bere ilea argia eta lodia da. Animalia basatia da. Mendebaldeko eta Erdialdeko Asia eta ekialdeko Errusian zehar bizi da.
2010-12-14
OLENTZERO
Gabonak hemen daude. Gure eskolako txikientzat orri hau oso egokia da: marrazkiak, abestiak, Olentzerorentzako guttuna, etabar. Hemen klikatu eta ikusiko duzue!!!
Hemen beste bat.
2010-12-10
UNIBERTSOA
Hiruhilabete hau bukatzeko, 5.mailakoek Unibertsoa ikasiko dute. Dosier honetan, laburpenak, hiztegia eta marrazkiak aurkituko dituzue.
Unibertsoa
View more documents from MargaGutierrez.
2010-12-01
ESKOLAKO MENU-IRUDIAK
Hurrengo irudi hauek, gelan eskolako menua lantzeko erabiltzen ditugu. Hemen ez daude etiketa guztiak, baina erreza da hori prestatzea. Gelan, armairuko horma batean itsatsita ditugu eta ikasle txikiekin eguneratzen dugu.
Eskolako menu irudiak 2
View more documents from MargaGutierrez.
Menu eskolako irudiak 1
View more documents from MargaGutierrez.
EUSKARAREN EGUNA
Datorren ostiralean, Euskararen eguna ospatuko dugu. Eskolako ikasleek kanta hau abestu eta dantzatuko dute. Ea ikasten dugun!!!
Oso ondo egingo duzulako
hitz egin bizitzan nik hitzegin bezala
suabe,suabe,su su suabe
ei!Lagun euskara mintzatu!
Oso ondo egingo duzulako
hitz egin bizitzan nik hitzegin bezala
suabe,suabe,su su suabe
ei!Lagun euskara mintzatu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)