2013-01-22

LAPBOOK: ELIKAGAIAK

"ETXEA" lapbookarekin batera, "ELIKAGAIAK" gaiari buruz beste lan bat prestatu dugu. Orain laguntza gelan erabiltzen ari gara, baina bi edo hiru aste barru, ikasleek berriro etxera eramando dute familiakoekin gaia funkatzeko.

Nire materialez gain, besteek prestatutako lanak ere erabili ditut, adibidez, Idoiarenak: "Menuaren panela" eta "Menuaren argazkiak". eta ARASAAC PIKTOAK .









2013-01-13

VERDINI DANTZA TALDEA

Aurreko larunbatean, Victoria Eugenia Antzokian, Verdini Dantza Taldeak, bere 20. urteurrena ospatu zuen eta, baita bere azken ikuskizuna aurkeztu ere: ZU ZEU.

Victoria Eugenian web orrian, taldearen aurkezpena hau izan da: "Adimen urritasuna dantzaren bidez txertatzea izan da Verdini proiektuaren ardatzetako bat. Proiektua 1992an sortu zen, eta, hogeigarren urteurrena ospatzeko, Verdini Dantza Taldeak (2008ko Hiritar Merituaren Domina) berriro uzten du agerian posible dela, lan egoki baten bidez, ahalmen urritasuna duten pertsonek gizarteko oztopoei aurre egitea. Ikusleak Isabel Verdiniren lan-metodologia ikusteko aukera izango du, eskolako ikasleen parte-hartzeari esker. Gainera, proiektuaren hastapenak errepasatuko dira, lehen obren zatiak eta taldearen ibilbideko momentu gogoangarriak proiektatuz. Donostiar konpainia honetako kideek azken ikuskizunetako zati batzuk interpretatu eta pieza berriren bat aurkeztuko dute. Badut taldeak zuzenduko du zeremonia eta, clown-aren bidetik, ikuskizuna dinamizatuko du". 

Gaur agertutako Diario Vasco egunkarian erreferentzia: " El Teatro Victoria Eugenia vivió anoche una auténtica fiesta para conmemorar los veinte años de Verdini Dantza Taldea. La coreógrafa Isabel Verdini mostró la globalidad del proyecto de integración de la discapacidad intelectual mediante la danza. El espectáculo fue un exitoso y aplaudido festival de pluralidad, sensibilidad, solidaridad y magia".



Gure eskolako bi ikasle parte hartu zuten, eta haiek eta lagunek egindako lana, zoriontzeko da. Asko asko gustatu zaigu, hunkigarria eta nahiz eta bi ordu iraundu emanaldiak, oso ondo eta gustora egon ginen: dantzariak, musika, jantziak, argiak, abeslariak... dena ondo zainduta. ZORIONAK DENORI.

INFORMAZIO GEHIAGO: HEMEN

LAPBOOK ETXEA

Kostatu zaigu baina badaukagu, gure lehenengo lapbooka. Aukeratutatko gaia "ETXEA" izan da. Gai hau, oporrak baino lehen hasi ziren lantzen lehenengo mailakoak eta aste honetan bukatu dute.
Laguntza gelako ikasleek lapbooka eramango dute etxean, proposatutako jarduerak gurasoekin egiteko finkatzeko moduan. Aste honetan, gelan bertan erabili dugu baina orain ikasle eta gurasoei dagokie erabiltzea.
Blog honetan ipinitako materiala ere erabili dugu eta baita aurrean duzuena ere.

Eta zer esan, ezinbestekoak ARASAAC piktogramak izan dira.

Argazki batzuk egin ditugu denori erakusteko. Oso ideia polita iruditu zaigu eta orain gurasoen iritzia jakin nahi dugu, ea animatzen diren haiek ere bat prestatzera.

Hurrengoa, 6.mailako ikasleekin prestatu nahi dugu. Europa ikasiko dute, eta horretarako ikasle bakoitzak estatu bat aukeratuko du eta honi buruz ikasleak prestatuko du. Guk aldez aurretik oinarrizko gidoi eta eredu bat erakutsiko diogu.





Nire ahizpak lagundu dit poltsak eta gutunazalak prestatzen, nola aurkeztu argazkiak...



2013-01-06

DONOSTIAKO ANTZINAKO MARTXA

Berriro eskolara, eta berehala Danborrada entseguak hasiko dira. Aurten berezia izango da eta Antzinako martza gure danborjoleek joko dute.





Gure hiria eraiki zeneko 200. urteurrena ospatuko da eta martxa honekin, urtarrilaren 19an  festari hasiera emango dio.

ITURRIA:  IRUTXULO HITZA

"Datorren urtarrilaren 19an, haur eta helduen danborradek Donostiako antzinako martxa joko dute. Konposizio hau 1813an hiriko ereserkia zen. Hiria berreraiki zuteneko bigarren mendeurrena ospatzeko lehen ekitaldia izango da. Pieza hau nola zuzendu behar den azaltzen duen bideoa plazaratu du Udalak bere webgunean.
Melodia zaharra
Gaur egungo San Sebastian Martxa Raimundo Sarriegik konposatu zuen, 1860an. Sarriegi hiriko hainbat konpartsaren eta himnoren egilea da. Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako antzinako himnoa berreskuratuko dute. Doinu hau lehenagokoa da, XVII. edo XVIII. mendekoa.
Hiria suntsitu eta berreraiki eta birsortzea erabaki ondoren, gogo bizia suspertu zen eta giro horretan inauterietako konpartsak (jostunenak, ijito andaluziarrenak…). Sorkuntza handiko garai horietan jaio zen danborrada, beste konpartsa baten antzera, eta pieza hau garai horietakoa da, nahiz eta melodia zaharragoa izan. Iztuetaren kantu zaharren bilduman agertzen da (1827). Jose Juan Santestebanek, Donostiako XIX. mendeko musikaren maisu eta Raimundo Sarriegiren irakasleak, bildu eta moldatu zuen."