2013-01-13

VERDINI DANTZA TALDEA

Aurreko larunbatean, Victoria Eugenia Antzokian, Verdini Dantza Taldeak, bere 20. urteurrena ospatu zuen eta, baita bere azken ikuskizuna aurkeztu ere: ZU ZEU.

Victoria Eugenian web orrian, taldearen aurkezpena hau izan da: "Adimen urritasuna dantzaren bidez txertatzea izan da Verdini proiektuaren ardatzetako bat. Proiektua 1992an sortu zen, eta, hogeigarren urteurrena ospatzeko, Verdini Dantza Taldeak (2008ko Hiritar Merituaren Domina) berriro uzten du agerian posible dela, lan egoki baten bidez, ahalmen urritasuna duten pertsonek gizarteko oztopoei aurre egitea. Ikusleak Isabel Verdiniren lan-metodologia ikusteko aukera izango du, eskolako ikasleen parte-hartzeari esker. Gainera, proiektuaren hastapenak errepasatuko dira, lehen obren zatiak eta taldearen ibilbideko momentu gogoangarriak proiektatuz. Donostiar konpainia honetako kideek azken ikuskizunetako zati batzuk interpretatu eta pieza berriren bat aurkeztuko dute. Badut taldeak zuzenduko du zeremonia eta, clown-aren bidetik, ikuskizuna dinamizatuko du". 

Gaur agertutako Diario Vasco egunkarian erreferentzia: " El Teatro Victoria Eugenia vivió anoche una auténtica fiesta para conmemorar los veinte años de Verdini Dantza Taldea. La coreógrafa Isabel Verdini mostró la globalidad del proyecto de integración de la discapacidad intelectual mediante la danza. El espectáculo fue un exitoso y aplaudido festival de pluralidad, sensibilidad, solidaridad y magia".



Gure eskolako bi ikasle parte hartu zuten, eta haiek eta lagunek egindako lana, zoriontzeko da. Asko asko gustatu zaigu, hunkigarria eta nahiz eta bi ordu iraundu emanaldiak, oso ondo eta gustora egon ginen: dantzariak, musika, jantziak, argiak, abeslariak... dena ondo zainduta. ZORIONAK DENORI.

INFORMAZIO GEHIAGO: HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario