2013-05-27

DIPLOMAK - DIPLOMAS

Diplomak ikasleei oparitzeko orain, kurtso bukaeran: esfortzu handia egiteagatik, lagun ona izateagatik, langile izateagatik....
Bi lotura utziko ditut: lehenengoa, "Familia y Cole" web orrian aurkeztutakoa: KLIK HEMEN.
(Euskeraz idatz dezakegu)

Bigarrena, Blancaren blogean "Actividades de Educación Infantil" aipatutakoa: KLIK HEMEN.


GARRAIOAK - HIZTEGIA

2013-05-24

LANBIDEAK ETA ARASAAC DAGOEN MATERIALA

"Lanbideak" gaia lantzeko, hainbat materiala dago ARASAAC (materiales).
César Canallis Casasús eta Jose Manuel Marcos Rodrigoren ideiak eta irudiak jarraituz, beste lanbide batzuk gehitu ditut, irudiak eta  baita txartelak izenekin ere.



2013-05-22

LANBIDEAK

KOORDENATUAK ETA LANBIDEAK

Amaya Padillak egindako materiala erabiliko dut. Bere lehenengo blogean aurkituko duzue:


Nik hurrengo irudi hauek gehitu ditut, kokatzeko dagokien lekuetan, eta hiztegia lantzeko fitxa bat prestatu dut izenekin, errazago delako nire ikasleentzat idatzita dauden lanbideen izenak ezagutzea.


2013-05-17

GURASOEN LANBIDEAK

Gurasoengandik informazioa jaso eta gero, ikasle bakoitzak bat edo bi fitxa beteko ditu. Fitxa guztiekin liburuxka bat osatuko dugu. Bakoitzak lagunei azalduko die egindako lana. Etxera eramango dute eta gurasoekin honi buruz hitz egiteko aukera izango dute.


2013-05-16

FRANTZIARI BURUZKO LAPBOOKA - LAPBOOK SOBRE FRANCIA

María 6. mailan dago eta ilusio handiz lapbook hau prrestatu du.
Slidesharen, Frantziari buruzko power point asko daude, eta gidoi bat jarraituz, informazioa bilatu zuen.
Izandako informazioarekin, batzuk eskuz eta beste batzuk ordenagailuz, liburuxkak eta plantillak bete ditu.
Interneten irudiak bilatu eta itsatsi ere ikasi ditu.
Oso harro dago bere lanarekin eta gelan, aurkeztu du. Gelakide eta hezitzaileen zorionak jaso ditu.
Orain, argazkiak egin eta ikusi eta gero, etxera eramango du.

Oso lan bikaina María!!!
Asko gustatu zaigu eta esfortzu handia egin duzu. 








DIFERENTZIAK AURKITU - ENCONTRAR LAS DIFERENCIAS

Bi argazkien arteko diferentziak bilatu.


2013-05-13

LAPBOOKEN AURKEZPENA

Gaur, astelehena, poz pozik joan dira gure ikasleak Haur Hezkuntzara gela batera bere lanak aurkeztera (iazko andereñorengana). Hasieran nahiko urdurik zeuden, baina konfidantza joan dira hartzen eta oso gustora egon dira. Txikiek erne entzun diete eta gauza berriak ere ikasi dituzte.


Gurasoen Lanbidei buruzko fitxa

Fitxa hauek ikasleek gurasoekin egiteko jarduerak dira. Jasotako informazioarekin dosier bat osatuko dugu inguruko lanbideekin.

Lehen fitxa hauek "slidesharen" zeuden, baina blogera pasatzerakoan, konfigurazioa aldatzen da. Ea orain dena ondo dagoen.


2013-05-01

LAPBOOK: LEHOIA ETA ELEFANTEA

Sarreran honetan, Iraitzek eta Alaiak egindako lapbookak aurkezten ditugu.









TXALO HANDI HANDI BAT MEREZI DUTE.