2017-06-26

KAKORRATZEZKO ESKULANAK

Kurtsoan zehar 4. mailako ikasle batzuk jolasgaraian kakorratzez amigurumi pelutxe batzuk egin dituzte. Lan eta lan ibili dira oso gustora, langile, saiatuak...



 Lan guztiak ez daude,ez nituelako argazkiak egin baina hona hemen eredu batzuk.

2017-06-20

ADAPTACIONES CURRICULARES - BALIABIDEAK

WEB honetan "Adaptaciones curriculares", besteak beste deskargatzeko materialak aurki ditzakezue, gaztelaniaz, Haur hezkuntzatik DBHra arte.



Udan birpasatzeko edota finkatzeko jarduerak ere badaude.

2017-06-14

BIOGRAFIA BATI BURUZKO LAPBOOK BAT

Kurtso bukaeran eta Aro Modernoarekin lotuta, bostgarren mailako ikasleak biografiak prestatzen  ari dira.Aukeratutako pertsonak: "Miguel de Cervantes, Goya, Juana La Loca eta Isabel II".
Eredu gisa, GALILEO GALILEIren biografia prestatu dut eta aurkezteko formatoa LAPBOOK bat egitea aukeratu dut. 
Hemen argazki batzuk: 




 

2017-06-08

MARIAREN LAN BAT: TAPIZA

Ikasturtean zehar, Maria lan eta lan ibili da tapiza hau prestatzen. Gaur oso pozik etxera eraman du eta logelako orma batean ipiniko du apintzeko. OSO ONDO María, lan bikaina!!!!