BIDEOAK - MUSIKA

EUSKERAZ BIZI NAHI DUT

KORRIKA 18: ABESTIAREN LETRA:




KORRIKA 2013: BAGOAZ

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!











 EL HIMNO DE LA ALEGRIA, CANTADO POR MIGUEL RÍOS Y CON PICTOGRAMAS: GABON KAntak: ALFERRAREN ASTEA :
 ASTELEHENA, JAI ONDOREN ALFERRA,
 EZER EZ EGITEKO EZ GOAZ LANERA
EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

 ASTEARTEA, EURIA GOITIK BEHERA,
 BUSTI EGINGO GARA ETA EZ GOAZ LANERA
 EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

 ASTEAZKENA, OSABA EZKONTZEN DA,
ETA JAI HARTZEN BADU EZ GOAZ LANERA
 EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

 OSTEGUNA, AMONAREN EGUNA,
HORI OSPATUTZEKO EZ GOAZ LANERA
EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

OSTIRALA, HAGINETAKO MINA,
ASPIRINA HARTU ETA BAGOAZ OHERA
 EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

 LARUNBATA, EGUN ERDIKO LANA,
EGUN ERDIAGATIK EZ GOAZ LANERA
 EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.

 IGANDEA, LANTEGIAK ITXITA,
 LANERA JOAN NAHI BAINA EZIN JOAN LANERA
 EZ GOAZ LANERA, EZ GOAZ LANERA.


CHUCHUWA CHUCHUWA DANTZA
 Ea abesti hau zuen gustukuoa den, baina dantza egin behar duzue!!! Arantza, aurrera!!! 
 





IÑUDE ETA ARTZAIAK, Donostian







SANTA ÁGUEDA







KALDEREROAK









Haur Danborrada / Tamborrada infantil: 50 años





DONOSTIAKO MARTXA

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
(H)URA DA SANTUA
(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
(H)OR DI(H)OAZ
JOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA¡
DANTZARA¡
DONOSTIARREI OI(H)U
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI








JORGE DREXLER:
TODO SE TRANSFORMA.











SOY UNA TAZA UNA TETERA...

"Material de Isaac para Educación Especial" blogak, abesti honen piktogramak eta jarduerak argitaratu ditu. LOTURA HEMEN KLIKATU.

KORRIKA 2011





Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...
Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen


Euskalakari izango gara!


Mari Kanela: IPUINA



Eskolako HIPI GELAN, abesti asko ikasten dute. Hemen enlazea duzue:
http://hipialtza.blogspot.com/search/label/ABESTIAK


PIXKA BAT ES MUCHO
Hilabete honetan, 5. mailakoak abesti hau ikasten ari dira. Bideo honek lagunduko digu etxetik ere ikasten. 
Letra, jarraian aurkituko duzue:




-->

Uda honetan, zurekin estrenatuko naiz,
hotel txiki batean, zure etxean edo nirean.

Zurekin, Carlarekin, edozein girirekin,
mundu guztiarekin praktikatu nahi dut.
Astronauta, fisikari, perretxikolari,
kroseko nudista, errotari, matahari,
punki, yanki, everybody igual dio!

Anima zaitez laguntxo,
ezpainetan euskara goazen pixka bat es mucho,
uda honetan bai,
pixka bat es mucho. (bis)

Hurbildu zaitez mutil,
pixkanaka hasiko gara,
ta gero guztiekin,
disfrutatu nahi dut pixka bat.

Jazz-dantzari, abeslari edo segalari,
idazkari, pelotari, sartu la directa!
Sukaldari, gidoilari eta rastafari.
Burger saltzailearekin, zuzendari,
txeke-pare, andre-mari igual dio!

Anima zaitez laguntxo,
ezpainetan euskara goazen pixka bat es mucho,
uda honetan bai,
pixka bat es mucho. (bis)

Kritikari ta muslari ta txirrindulari,
argentinoarekin ``el que dice boludo!´´
Joxe Mari, kazetari, patata-ikerlari.
Sagarra manzana, ikatza carbón,
pixka bat es mucho ta asko mogollón!

Anima zaitez laguntxo,
ezpainetan euskara goazen pixka bat es mucho,
uda honetan bai,
pixka bat es mucho. (bis)





DONOSTIAKO HIRU DAMATXO




DONOSTIAKO HIRU DAMATXO

1. Donostiako hiru damatxo
Errenterian dendari.
Josten ere badakite baina
ardoa-edaten hobeki.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.

2. Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren gozoa,
hantxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basoa.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basoa kristaleskoa.

3. Donostiako hiru damatxo
hirurak gona gorriak,
sartutzen dira tabernara ta
irtetzen dira hordiak.
Eta kriskitin, kraskitin...

4. Donostiako hiru damatxo
egin omen dute-apustu,
zeinek ardo gehiago edanda,
zein gutxiago mozkortu.
Eta kriskitin, kraskitin...

5. Donostiako hiru damatxo
Errenteriko kalean,
egunez oso triste ibili,
baina dantzatu gauean.
Eta kriskitin, kraskitin...

6. Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean:
-Ama, piperrik ez dago eta
banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin...

7. Donostiako neskatxatxoak
mandatuen aitzakian,
mutilarekin egoten dira
kalean jolaskerian.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
pozez algara haundian.

8. Donostiarrak ekarri dute
Getariatik akerra,
kanpandorrean ipini dute
Aita Santutzat dutela.
Eta kriskitin, kraskitin...

9. Donostiako arrantzaleak
dira txit gizon bapoak.
Gaztelupeko sagardoakin
egiten ongi tragoak.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin
maiz bustirikan ahoak.

10. Arrosatxoak bost hosto ditu
krabelintxoak hamabi.
Mari Joxepa nahi duen horrek
eska bezaio amari.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
eska bezaio amari."

No hay comentarios:

Publicar un comentario